EHBilduren herri batzarra 19:00etan Potxoenean, Maddalen Iriarte legebiltzarkidearekin

Ikasturte politiko berriko erronkak oinarri sozialarekin partekatzeko herri bilera irekia deitu du Usurbilgo EHBilduk datorren astearterako, urriak 15, 19:00etan Potxoenean. Koalizioko Gasteizko legebiltzarkide Maddalen Iriarte Okiñena gonbidatu dute hitzordura.

Madrilgo Diputatuen Kongresua eta Senatua berrituko dituen Espainiako Gorteetarako hauteskundeak errepikatuko dira azaroaren 10ean. Gasteizko Legebiltzarra ere legealdiko azken urtean sartu da; lehenago ez bada, 2020an EAE-ko hauteskundeak ospatuko dira. Gai hauei eta beste batzuei buruz jarduteko, Arabako hiriburuko parlamentuko EHBilduko legebiltzarkide Maddalen Iriarte Okiñena gonbidatu du Usurbilgo koalizioak astearte honetarako deitu duen herri bilera irekian. 

Urriaren 15ean, 19:00etan Potxoenean hasiko den ekitaldian, ikasturte politiko berriko erronkak oinarri sozialarekin partekatuko ditu Usurbilgo EHBilduk. Ate joka diren hauteskunde deialdiak ere ahotan hartuko dituzte. Eta EHBilduren egituraketaren gaiari ere helduko diote.

"Erronka berriei heltzen hasteko parada izango dugu Usurbilgo ezkertiar subiranistok urriaren 15ean. Horretarako, Herri Batzarra izango dugu Potxoenean 19:00etan. Animatu bertaratzera!", luzatu dute gonbita koaliziotik.


EHBilduren batzarra
Eguna: urriak 15, asteartea.
Ordua: 19:00.
Tokia: Potxoenea.
Zehaztasunak: ikasturte politikoko erronkak oinarri sozialarekin partekatzeko deitu du Usurbilgo EHBilduk herri batzarra. Besteak beste, EHBilduren egituraketa eta ate joka ditugun azaroaren 10eko hauteskundeen gaia hartuko dute ahotan. Ekitaldian izango da, Eusko Legebiltzarreko EHBilduren legebiltzarkide Maddalen Iriarte Okiñena.
Deitzailea: Usurbilgo EHBildu.