19 langabetu gutxiago irailean

Noaua Aldizkaria 2019ko urr. 16a, 10:58

Aspaldiko datu baxuena erregistratu du Usurbilek. Estatuko Enplegu Zerbitzuaren arabera, 210 langabetu zituen udalerri honek irailean, abuztuan baino 19 lagun gutxiago.

Usurbilen bezala, Buruntzaldean 3.004tik 2.902ra eta Gipuzkoan 30.082tik 29.714ra murriztu zen irailean langabetu kopurua. Udalerri honetako datuetara itzulita, aldaketa nabari bat; gizonezkoak baino (199) emakumezkoen lan kontratu gehiago erregistratu ziren joan den hilabetean, 233 guztira, nahiz oraindik emakumezko langabetu gehiago dituen herri honek; 118 eta 92 gizonezko.

Kontratazioa 319tik 432ra igo zen abuztutik irailera. Erregistraturiko kontratu gehienak, 396 aldi baterakoak izan ziren.

USURBILGO LANGABEZIA DATUAK
2019ko iraila
Usurbil: 210.     Buruntzaldea: 2.902.    Gipuzkoa: 29.714.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 92.
25 urtetik behera: 13.
25-44 urte artean: 25.
45 urtetik gora: 54.
 

Emakumezkoak: 118.
25 urtetik behera: 4.
25-44 urte artean: 52.
45 urtetik gora: 62. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 6.
Industria: 34.
Eraikuntza: 18.
Zerbitzuak: 137.
Aurretik lanik gabe: 15. 

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 589.
Astigarraga: 241.
Hernani: 853.
Lasarte-Oria: 781.
Urnieta: 228.
Usurbil: 210.
Guztira: 2.902. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 29.714.

Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 432.
Aldi baterakoak: 396  (176 gizonezko, 220 emakumezko).
Zerbitzuen sektorean: 342.
Sexuaren arabera: 199 lan kontratu gizonezkoenak, 233 emakumezkoenak.