Errebote txapelketako finala bertan behera, eskubaloi eta futbol neurketak asteburuko kirol agendan

Noaua Aldizkaria 2019ko urr. 18a, 08:00

Izerdi patsetan datorkigu asteburu hau ere, eskubaloi eta futbol partidekin. Igande goizean Zubieta jokatzekoa zen 56. Endika Abril Errebote Txapelketako finala bertan behera geratu da.

Villabonan jokatuko zen final handia, igande goizeko 11:00etan. Gipuzkoako Pilota Federazioak berri eman duenez ordea bertan behera utzi dute hitzordua, euria iragarria baitago. "Eguraldia lagun, urriaren 27an jokatuko lukete Zubieta eta Noizbait taldeek, Villabonan", ohartarazi dute Federaziotik.

Usurbila etorrita, eskubaloi partidak Oiardo Kiroldegian. Kiroldegian baita areto futboleko neurketa eta gainerako futboleko hitzorduak Haranen:

56. ENDIKA ABRIL ERREBOTE TXAPELKETAKO FINALA
Urriak 20, igandea
11:00 Finala: Zubieta-Hazparne Villabonako errebote plazan.

ESKUBALOIA KIROLDEGIAN
Urriak 19, larunbata
Eskola Kirola
9:30 
Infantil neskak: Udarregi B Usurbil-Urnieta
11:00 Infantil mutilak: Udarregi A Usurbil-Eibar

FUTBOLA HARANEN
Urriak 19, larunbata
9:30 
Eskola Kirola: Udarregi-Urnieta K.E.
11:45 Infantilak: Udarregi Usurbil F.T. B.-Udarregi Usurbil F.T. A
12:30 Areto futbola Oiardo Kiroldegian: Usurbil F.T.-Eskoriatza
16:30 Erregionalak: Usurbil F.T.-Urola KE

Urriak 20, igandea
10:00 
Kadete neskak: Usurbil F.T.-Urnieta K.E.