Larunbateko kantu-jiraren aurreko Kantu Taldearen azken entsegua gaur

Noaua Aldizkaria 2019ko urr. 21a, 08:13

Euskal kantuen errepertorioa astintzeko unea bueltan dator. Kantu zaleek plaza hartuko dute larunbat eguerdian. Aurretik gaur (urriak 21) asteroko ikastaroko saioa.

Iraila amaieran itzuli ziren plazara Usurbilgo Euskal Kantu Taldeko kideak. Kantu giroz blaitu zuten Usurbil erdigunea irailaren 28an. Aurreko denboraldietan bezala, hileroko ohiturari eutsiko diote ikasturte berri honetan ere. Urriko azken larunbatarekin batera itzuliko dira plazara Kantu Taldekoak; hilaren 26an izango da, 12:30etan abiatuko dira Mikel Laboa plazatik. Bertaratu nahi duzuenok ez ahaztu kantu-liburuxka eramateaz.

Kantu Taldekoak astelehenero bezala gaur (urriak 21) bilduko dira Agerialdeko musika gelan, 18:00-19:00 artean.

Sagardo ozpinaren inguruko jardunaldia
Urriaren 23an Dani Lasa sukaldariarekin eta Jakoba Errekondorekin, arratsaldeko 19:00etan Aitzaga Elkartean. “Nola egin ozpina? Zer ozpin motak egin daitezke? Nola erabili sukaldean ozpina? Ozpin dastaketa. Ozpinarekin egindako plater ugariren dastaketa. Etxean ozpina egiten hasteko ozpin ama banatuko da”.

Izen ematea:
943 361 114 alkartasuna@usurbil.eus


Etumeta AEK euskaltegia
Maila guztietako ikastaroak (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailak), motibaziorako jarduerak, autoikaskuntza metodoa, online zerbitzua... eskaintza zabala aurten ere euskaltegian. Urriarekin batera abiatu zuten 2019-20 ikasturte berria. Informazio gehiago:
Nagusia, 43
607 609 379
usurbil@aek.eus
aek.eus
muntteri.blogspot.com.es

KzGunera datozen ikasaroak
Urriaren 31ra arte goizez, 9:00-13:00 artean izango da zabalik Usurbilgo KzGunea. Hemen datozen ikastaroen berri:
-Urriak 23-24, 9:00-11:00 “WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean".
-Urriak 25-28, 9:00-11:00 “Instagram. Partekatu zure argazki eta bideo onenak”.
-Urriak 29-31, 9:00-11:00 “Facebook zure Smartphonean”.
-Azaroak 4-6, 18:00-20:00 “PC, teklatua eta sagua hasieratik nola erabili ikas ezazu”.
-Azaroak 7-20, 16:00-18:00 “Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi”.
Informazio gehiago: tutor.usurbil@kzgunea.net/ 943 023 684 /kzgunea.eus /Kale Nagusia, 37.