"Tximeletak bizkarrean" (Susa), hala du izena Ugaitz Agirreren lehen nobelak.
Hementxe duzue liburuko istorioaren aurrerapentxoa. "Sara Historia irakaslea da Florentziako unibertsitatean. Ikasturteko lehenengo egunean istripu txiki bat izango du, iraganeko ezbehar bat gogora ekarriko diona. Ahizpak deituko dio egun berean, eta aitari azken bisita egitera itzuliko da jaioterrira. Baina gaztaroko mamuekin egingo du topo han. Sarak urteetan gorde du Kataluniatik ihes egiteko erabakiaren arrazoia, baina nobela autobiografikoa idaztea erabaki duenez, bere bizitzaren puzzlea osatzen hasiko da pixkanaka. Ugaitz Agirrek iraganaren zama, genero harremanak, identitatea ditu kontagai bere aurreneko nobelan".
Argitalpen eguna: 2018ko maiatzak 31.
Generoa: narratiba.
Orriak: 192.
Argitaletxea: Susa.
LIBURUTEGIAREN ASTEA
Urriak 22, asteartea
18:30 "Tximeletak airera" emanaldia.
Zehaztasunak: "Xabier Olasoren eskutik, hitzekin jolasean ibiliko gara Liburutegian. 3 urtetik gorako neska-mutilei, eta gaiarekiko interesa izan dezakeen edonori zuzendutako saioa izango da. Ohar garrantzitsua: 3-5 urteko haurrek heldu batekin egon beharko dute. Iraupena: ordu bete inguru".
LIBURUTEGIAREN ASTEA
Tokia: Sutegi udal liburutegia.
Urriak 23, asteazkena
19:00 14. Euskarazko Irakurketa Topaketa.
Zehaztasunak: "Ugaitz Agirre herritarraren Tximeletak bizkarrean eleberria izango dugu mintzagai Liburutegian eta idazlea bera gure artean egongo da; zeregin horretan, bidelagun Yolanda Arrieta Malaxetxebarria herritarra eta idazlea izango dugu. Liburuak jada eskuragarri daude Liburutegian".
Urriak 24, osteguna
18:30 "Abezedario titirijario"emanaldia.
Zehaztasunak: "Juan Kruz Igerabideren eskutik, letrekin jolasean ibiliko gara Liburutegian. 6 urtetik gorako neska-mutilei, eta gaiarekiko interesa izan dezakeen edonori zuzendutako saioa izango da. Iraupena: ordu bete inguru".
Urriak 25, ostirala
18:30 “Jar ezazu Liburuzain bat zure bizitzan”
Zehaztasunak: "Idoia Torregarai usurbildar umoregileak, espresuki Sutegi Liburutegirako prestaturiko umore-pieza bat eskainiko digu; saioa interaktiboa izango da, eta Liburutegiko erabiltzaile izan edo ez, gazte(txo) zein heldu...dibertimendua ziurtatuta dago! Eta lasai, emanaldiak 45 minutu iraungo ditu, beraz, ostiral iluntzeko poteorako libre izango zarete".
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.