Sagardo ozpinaren inguruko jardunaldia
Asteazkenean, urriaren 23an, Dani Lasa sukaldariarekin eta Jakoba Errekondorekin, arratsaldeko 19:30etan Aitzaga Elkartean. “Nola egin ozpina? Zer ozpin motak egin daitezke? Nola erabili sukaldean ozpina? Ozpin dastaketa. Ozpinarekin egindako plater ugariren dastaketa. Etxean ozpina egiten hasteko ozpin ama banatuko da”.
Izen ematea:
943 361 114 alkartasuna@usurbil.eus
Sutegi, sagar barietatearen erakusleiho
Sagardo berria ekoizteko urte garai honetan, ba ote dakigu zer sagarrekin ekoizten den ingurutako edari preziatua? 115 barietateren artean aukeraketa bat egin eta Sutegin ikusgai jarri dituzte igandera arte kultur etxeko erakusleihoan.
Afari maridatua euskal sagardoarekin
Azaroaren 12an hurrengo hitzordua; euskal sagardoarekin maridaturiko afari gidatua, herrian ditugun elkarte gastronomikoetako batean. "Bertan tabernetako sarituek, ostalariek, elkarteetako ordezkariek eta herritarrek hartu ahal izango dute parte".