Aisialdiko udal diru-laguntzak, behin betiko onartuak

Noaua Aldizkaria 2019ko urr. 24a, 08:18

Aisialdiko begirale edo zuzendari izateko ikastaroren bat egin eta Usurbilgo Udalak uda hasieran eginiko diru-laguntza deialdira eskaera aurkeztu zutenen behin betiko ebazpena kaleratu du Udalak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez.

Guztira 11 eskaera aurkeztu ziren uda hasieran Usurbilgo Udalak eginiko deialdira. Haietatik 10 begirale ikastaroa egindakoak ziren, hamaikagarrena aisialdiko zuzendari ikastaroa egindakoa. Guztira, 1.967,50 euroko laguntza banatuko du Udalak, gaur jakinarazi duen behin betiko ebazpenaren arabera.

Gogoan izan, ekainaren 24tik uztailaren 5era diru-laguntza deialdi honetara aurkezturiko eskabideez ari gara. Denbora tarte bera izan zuten baita aurreko ikasturtean euskara ikasten aritu zirenek, Udalak iragarritako diru-laguntza deialdira aurkezteko. 37 lagunek bideratu zituzten laguntza eskaerak. Eskaerak aztertu ostean, Udaleko diru-laguntzen batzordeak 15.363,74 euro banatzea erabaki zuen behin behineko ebazpenean. Behin betikoa laster plazaratuko du.

AISIALDIKO DIRU-LAGUNTZEN BEHIN BEHINEKO EBAZPENA
Aisialdiko begirale/zuzendari ikastaroak egin dituztenentzako diru-laguntza deialdia
Aurkezturiko eskaera kopurua: 11.
Banatutako diru-laguntza kopurua guztira: 1.967,50 euro.

EUSKARAREN DIRU-LAGUNTZEN BEHIN BEHINEKO EBAZPENAK
Euskara ikasteko ikastaroak egin dituztenentzako diru-laguntzak
Aurkezturiko eskaera kopurua: 37.
Banatutako diru-laguntza kopurua guztira: 15.363,74 euro.