Juan Kruz Igerabideren "Abezedario titirijario" emanaldia, Liburutegiaren Asteko gaurko hitzordua

Noaua Aldizkaria 2019ko urr. 24a, 08:49

Erdibidera heldu den Liburutegiaren Asteak, gaztetxoentzako hitzordu berria dakar ostegun honetan; 6 urtetik gorakoei zuzenduriko Juan Kruz Igerabideren "Abezedario titirijaio" emanaldia 18:30etan liburutegian.

Sutegikoen esanetan, Igerabide, urte honetan bertan haur literaturako sari nazionala irabazi duen "Abezedario titirijario" lanarekin dator ostegun honetan (urriak 24) liburutegira, emanaldian bilakatuta. Abezedarioa jolas bihurtuta, “saio ludiko bat eskainiko du, tailer modukoa”.

Liburutegiko ekimen astea, Idoia Torregarai umoregilearen bisitak borobilduko du. “Espresuki umore pieza bat prestatu du liburutegiarentzat”, iragarri digute Sutegitik. Aurrerapentxo bat egin digu Bakartxok. “Idoia liburutegiko erabiltzaile eta defendatzaile sutsua da. Oso irakurzalea da. Askotan txantxetan nere kabezerako liburuzainak deitzen gaitu. Hortik abiatuta pieza bat egingo du. Interaktiboa izango da, gu ere parte hartzen jarriko gaitu”, dio Iguaranek. 

LIBURUTEGIAREN ASTEA
Tokia: Sutegi udal liburutegia.

Urriak 24, osteguna
18:30 "Abezedario titirijario" emanaldia.
Zehaztasunak: "Juan Kruz Igerabideren eskutik, letrekin jolasean ibiliko gara Liburutegian. 6 urtetik gorako neska-mutilei, eta gaiarekiko interesa izan dezakeen edonori zuzendutako saioa izango da. Iraupena: ordu bete inguru".

Urriak 25, ostirala
18:30
“Jar ezazu Liburuzain bat zure bizitzan”
Zehaztasunak: "Idoia Torregarai usurbildar umoregileak, espresuki Sutegi Liburutegirako prestaturiko umore-pieza bat eskainiko digu; saioa interaktiboa izango da, eta Liburutegiko erabiltzaile izan edo ez, gazte(txo) zein heldu...dibertimendua ziurtatuta dago! Eta lasai, emanaldiak 45 minutu iraungo ditu, beraz, ostiral iluntzeko poteorako libre izango zarete".

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.