Zubietaren erreboteko finala, eskubaloi eta futbol neurketekin batera, asteburuko kirol agendan

Aurreko igandean bertan behera geraturiko 56. Endika Abril Errebote Txapelketako final handia igandean (urriak 27) jokatuko du Zubietak Villabonan.

Oraingoan baietz dirudi, aurreko igandean ez bezala, eguraldia ez dela oztopoa izango 56. Endika Abril Errebote Txapelketaren finala jokatzeko. Giro eguzkitsua espero da igandean (urriak 27). Honenbestez arazorik gabe ospatuko da azken neurketa. Gogoan izan, Zubieta sailkatua dagoela azken neurketa hau jokatzeko, Noizbait taldea izango du aurrez aurre.

Usurbila etorrita, eskubaloi partidak jokatuko dira asteburuan Oiardo Kiroldegian. Futboleko hitzorduak Haranen:

56. ENDIKA ABRIL ERREBOTE TXAPELKETAKO FINALA
Urriak 27, igandea
11:00 Finala Villabonako errebote plazan: Zubieta-Hazparne.

FUTBOLA HARANEN
Urriak 26, larunbata
9:30 
Usurbil 5A-Urnieta 5A
9:30 Usurbil 6A-Urnieta 6B
10:45 Infantilak: Udarregi Usurbil FT A-Texas
12:30 Kadeteak: Usurbil FT-Orioko A
15:30 Jubenilak: Usurbil FT-Internacional

ESKUBALOIA KIROLDEGIAN
Urriak 26, larunbata
Eskola Kirola
9:30 
Alebin neskak: Udarregi 6A-Udarregi 5A
9:30 Alebin neskak: Udarregi 6D-Urnieta 6A
11:00 Infantil neskak: Udarregi A Usurbil-Mundarro

Usurbil K.E.
16:00 
Kadete neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Usurbil K.E.-Lana Aloña Mendi K.E.
17:45 Senior neskak, Euskadiko Txapelketa: Urbil-Usurbil K.E.-Berango Eskubaloia
19:30 Senior mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Usurbil K.E.-Donibane Eskubaloia

Urriak 27, igandea
11:30 
Alebin neskak, errendimendua: Usurbil K.E.-Pulpo E.K. A