Idoia Torregarairen umorezko piezarekin agur esan diote aurtengo Liburutegiaren Asteari

Idoia Torregarairen "Jar ezazu liburuzain bat zure bizitzan" umorezko piezarekin esan diote agur aurtengo Liburutegiaren Asteari. Iruditan emanaldiaren zatitxo bat.

Xabier Olasok abiatu zuen ekimen astea, hitzekin jolas egitea helburu zuen haurrei zuzenduriko "Tximeletak airera" emanaldiarekin. Ugaitz Agirrek "Tximeletak bizkarrean" bere estreinako eleberria aurkeztu zuen Yolanda Arrietak zuzenduriko emanaldian. Juan Kruz Igerabidek hartu zion lekukoa atzo, gaztetxo mordoa batu zuen "Abezedario titirijario" emanaldian. Eta gaur, Idoia Torregaraik itxi du aurtengo Liburutegiaren astea.