Sagardo berria ekoizteko urte garai honetan, ba ote dakigu zer sagarrekin ekoizten den inguruotako edari preziatua? 115 barietateren artean aukeraketa bat egin eta Sutegin ikusgai jarri dituzte igandera arte kultur etxeko erakusleihoan.
Afari maridatua euskal sagardoarekin
Azaroaren 12an hurrengo hitzordua; euskal sagardoarekin maridaturiko afari gidatua, Andatzpe elkartean 20:00etan. "Bertan tabernetako sarituek, ostalariek, elkarteetako ordezkariek eta herritarrek hartu ahal izango dute parte". Iragarri dutenez, "otorduko platera desberdinekin sagardo aukera zabala dastatuko da". Hitzordurako txartelak aurrez eskuratu ahalko dituzue Bordatxon, Txirristran, Aitzagan eta Alkartasuna Kooperatiban.