Andatzakoek antolaturiko Baztango Itzuliaren 3. etaparako izen ematea zabalik

Noaua Aldizkaria 2019ko urr. 28a, 08:00

Aldudes, Berderitz, Auza eta Izpegi lotuko dituen 14 kilometroko bidea osatzera animatzen ditu mendizaleak azaroaren 17an.

Urriko txangoari jarraipena emanez, Baztango Itzuliaren hirugarren etapa antolatu du Andatza M.K.K.-k azaroaren 17rako. 7:00etan abiatuko dira Oiardo Kiroldegitik autobusez. Aldudes, Berderitz, Auza eta Izpegi lotuko dituen 14 kilometroko bidea osatuko dute. Izena azaroaren 13a baino lehen eman beharko da. Horretarako 10 euroko ordainketa egin Andatzakoen kontu zenbakiotako batean: 3008 0259 1630 0543 0321 (Rural Kutxa) / 2095 5069 0710 6848 9805 (Kutxabank). Plaza kopuru mugatua.

Ibilbidean zehar egingo den otordurako bazkaria norberak eraman beharko du. Gogoan izan, Andatza M.K.K.-ren irteeretan parte hartzeko mendiko federatua eta aseguru txartela indarrean izatea ezinbestekoa izango da. Nahi duenari tramitazioa mendi taldetik egingo zaio. Informazio gehiagorako, andatza.com edo andatza@hotmail.com

BAZTANGO ITZULIAREN 3. ETAPA
Abiatzeko hitzordua: 7:00etan Oiardo Kiroldegitik autobusez.
Ibilbidea: Aldudes, Berderitz, Auza eta Izpegi lotuko dituen 14 kilometroko ibilbidea.
Izen ematea: azaroaren 13a baino lehen eman beharko da. Horretarako 10 euroko ordainketa egin Andatzakoen kontu zenbakiotako batean:
3008 0259 1630 0543 0321 (Rural Kutxa) / 2095 5069 0710 6848 9805 (Kutxabank).
Oharrak:
-Plaza kopuru mugatua.
-Ibilbidean zehar egingo den otordurako bazkaria norberak eraman beharko du.
-Andatza M.K.K.-ren irteeretan parte hartzeko mendiko federatua eta aseguru txartela indarrean izatea ezinbestekoa izango da. Nahi duenari tramitazioa mendi taldetik egingo zaio.
Informazio gehiago: andatza.com / andatza@hotmail.com
Antolatzailea: Andatza M.K.K.