[Kulturaldia] Orbeldi D.T.-k "Orbel jauzia" dantza emanaldia estreinatuko du

Noaua Aldizkaria 2019ko urr. 29a, 12:26

Udazken giro beteko emanaldia prestatu du Orbeldi D.T.-k NOAUA!ren Kulturaldirako. 16-17 urtetik gorako euskal dantzen taldeko kideek taulauratuko dute emanaldia azaroaren 8an Sutegin.

"Udazkena heldu da eta hostoen antzera lurreratu gara. Basoa guretzat hartu dugu, lurraren jabe egin gara. Haizearen norabideak eramango gaitu bazter guztiak ezagutzera, eguzkiak errealitatea erakusten digun arte". Hortxe Orbeldi Dantza Taldekoek NOAUA!ren Kulturaldiaren baitan eskainiko duten emanaldiaren aurrerapena. Euskal dantza tradizionaletan oinarrituriko ikuskizuna azaroaren 8an estreinatuko dute Sutegin.

Dantza taldearen postua 
Orbeldi D.T. laguntzeko aukera ere izango dugu egunotan. Batetik azaroaren 1eko Artisau Azokan postua jarriko du herriko dantza taldeak, baita NOAUA!ren Kulturaldiaren baitan, azaroaren 8an Sutegin eskainiko duen emanaldiaren aurretik ere. Orbeldiren kamisetak eta poltsak eta prestatu duten 2020ko egutegia ere salgai izango dute. "Ibai Arrietarekin osatu dugu egutegia; Orbeldiko kamisetarekin herriko txoko askotan atera ditugu argazkiak", adierazi dio Orbeldiko kide Eli Eizagirrek aste honetako aldizkarirako eskaini duen elkarrizketan.

Postua jarrita, produktuok salgai soilik jarri ez, "gure helburu nagusia, dauzkagun arropak erakustea da. Jostunek lan handia egiten dute josten eta aberastasun hori jendaurrean erakutsi nahiko genuke".

NOAUA!ren KULTURALDIA: "Orbel jauzia" dantza emanaldia
Eguna: azaroak 8, ostirala.
Ordua:
19:30.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Sarrera: 3€ (Aldez aurretik Bordatxon, Txirristran, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 1€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.
Oharra: bai azaroaren 1eko Artisau Azokan eta azaroaren 9ko Kulturaldiko emanaldiaren aurretik Sutegin postua jarriko du Orbeldi D.T.-k.
Antolatzaileak: Orbeldi Dantza Taldea eta Noaua! Kultur Elkartea.