Aperitibo gisa lehenbizi herriko trikitilariekin kalejira: Mikel Alkorta eta Ane Azkonobieta kale giroa astintzen izango ditugu bazkalaurretik Kaxkoan. Eta gero aipatu moduan, bertso-bazkaria ospatuko da Aitzaga Elkartean Maialen Lujanbio eta Igor Elortzarekin.
NOAUA!ren Kulturaldia: kalejira eta bertso-bazkaria
Azaroak 9, larunbata
12:30 Kalejira Ane Azkonobieta eta Mikel Alkorta trikitilariekin, Mikel Laboa plazatik abiatuta.
14:30 Bertso-bazkaria Aitzaga Elkartean, Maialen Lujanbio eta Igor Elortza bertsolariekin.
Menua: entsalada epela, karrilerak eta postrea (kafea eta kopa barne).
Txartelak: 20€ eta (15€ soldatarik gabekoek). Aldez aurretik Aitzagan, Bordatxon eta Noaua! K.E.-ren egoitzan salgai.
Zehaztasunak: "Punta-puntako bertso saioa Maialen Lujanbio eta Igor Elortza bertsolariekin, bazkari goxo baten bueltan, lagun arte ederrean. Aperitiborako Ane Azkonobieta eta Mikel Alkorta herriko trikitilariekin kalejira herrian barrena".
Antolatzaileak: Bota Punttuba eta NOAUA! Kultur Elkartea.