Liburutegiaren Astetik ipuin kontalarien ziklora bidean Sutegi

Noaua Aldizkaria 2019ko urr. 30a, 08:27

Ekitaldiz jositako astearen ondotik, ipuin kontalarien zikloa iragarri du Sutegi udal liburutegiak azarora begira.

Urriaren 23ko Liburutegiaren Nazioarteko Egunaren harira, Sutegiko liburu arteko aulki eta mahaien bueltan, txoko ezberdinak girotu zituen antolatu zuten ekimen asteak. 

Liburutegiaren Astera etorri ziren gaztetxoei zuzenduriko ekitaldi banarekin Xabier Olasok eta Juan Kruz Igerabide. Olasorekin hitzekin jolasean aritu ziren "Tximeletak airera" emanaldian. Igerabideren  "Abezedario titirijario" saioan baita, abezedarioarekin. 

Herritarren parte hartze nabarmena izan zen Liburutegiaren Astean. Ugaitz Agirrek "Tximeletak bizkarrean" bere estreinako eleberria aurkeztu zuen, Yolanda Arrietak gidatu zuen saioan. Eta Idoia Torregaraik, espresuki ekimen aste horretarako sortutako “Jar ezazu Liburuzain bat zure bizitzak” umorezko pieza laburra eskaini zuen. 

Ekitaldiz beteriko egunok igarota, ziklo berri baten atarian da Sutegi. Ipuin kontalarien hiru saio programatu dituzte abiatzear dugun azarora begira:

Liburutegiaren ziklo berria
Azaroak 13, asteazkena
18:00 
Lur Usabiagaren saioa HH4-koentzat.

Azaroak 20, asteazkena
18:00 
Pello Añorgaren saioa HH5-ekoentzat.

Azaroak 27, asteazkena
18:00 
Ana Galarragaren saioa 6 urtetik gorakoentzat. Zientzia oinarri dituzten kontakizun bitxiak eta esperimentu bitxiak izango ditugu".

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.