[Azaroak 1] Bus-taxi zerbitzu bereziak hilerrira

Joandakoak oroitzeko eguna izango da azaroaren lehena. Usurbilgo Udalak bus-taxi zerbitzu bereziak antolatu ditu San Inazioko errotondatik hilerrira ostiral goizean.

Guztira zortzi zerbitzu berezi iragarri ditu ostiral goizerako, azaroaren lehenerako, joandakoak oroitzeko hilerrira joan nahi dutenentzat. Azaroaren 1ean guztira zortzi joan etorri eskainiko ditu Usurbilgo Udalaren bus-taxiak, 10:00-14:00 artean. Ordu erdiro, San Inazioko biribilgunetik hilerrira, eta hilerritik biribilgunera.

Ordutegiak:
San Inazioko biribilgunetik orduotan irtengo dira zerbitzu bereziok hilerrirantz:
10:00; 10:30; 11:00; 11:30; 12:00; 12:30; 13:00 eta 13:30ean.

Hilerritik herrira itzultzeko zerbitzuak orduotan izango dira:
10:15; 10:45; 11:15; 11:45; 12:15; 12:45; 13:15 eta 13:45ean.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Bus-taxia egunero bidean
Oporraldiagatik hilabetez etenda egon ostean, irailaren 2an itzuli zen berriz bidera, Usurbil erdigunea, auzoekin eta landa eremuarekin lotzen duen udal zerbitzua. Guztira bost itzuli ematen dizkio bus taxiak herriari, astelehenetik ostiralera. Ordutegian ordea aldaketa txiki bat egon da berriki, Udalak ohartarazi duenez. Orain arte 13:00ean eskaintzen zen zerbitzua, 13:30etatik aurrera eskainiko da. Honenbestez orduotan abiatuko da Kaxkotik bus taxia: 07:30, 10:30, 13:30, 15:30, 19:00. Informazio gehiago: 630 64 35 96.