Eskubaloi eta futbol partidak eta Irisasi BTT Hotzak Akabatzen probako izen ematearen irekiera, asteburuko kirol agendan

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 1a, 09:50

Ostiraleko jai eguna tarteko, lehen kirol hitzorduak azaroaren lehenean ospatuko dira. Eskubaloi eta futbol partidekin batera, azaroaren lehenean baita zabalduko da, 2020ko urtarrilaren 26an ospatuko den Irisasi BTT Hotzak Akabatzen proban izen emateko epea. Lerrootan dituzue xehetasunak.

Irisasi BTT Hotzak Akabatzen probarako izen ematearen irekiera
Izen ematea aurreratu du aurtengoan Irisasi BTT Hotzak Akabatzen probako antolatzaileek. Aurreko edizioetan urtarrilean bideratu izan dituzte inskripzioak. Oraingoan, 2020ko urtarrilaren 26an ospatuko den kirol probarako izen ematea ostiral goiz honetan zabalduko dute 9:00etan, kirolprobak.com atarian. Mendiko bizikleta probaren bederatzigarren edizioan parte hartu nahi duten 16 urtetik gorako kirolariek hilaren 24ra arte eman ahalko dute izena aurrez. Lau prezio ezberdin izango ditu probak:
-Federatu gabeek: 22 euro.
-Federatuek: 20 euro.
-Federatuak izan eta "culotte"a nahi dutenek: 95 euro.
-Federatu gabea izan eta "culotte"a nahi dutenek: 97 euro.

Urtarrilaren 26an, proba egunean ere izena eman ahalko da, 8:45ak baino lehen antolakuntzaren mahaian, 30 euroren truke. Antolakuntzak ohartarazi duenez, "14-16 urte arteko txirrindulariek proban parte hartzeko aukera izango dute baldin eta uneoro heldu baten ardurapean badaude. Kasu hauetan, izena ematea irisasibtt@gmail.com korreoaren bidez beteko da".

Adi, izena ematen duten lehen 500 partaideei txaleko bat oparituko die antolakuntzak. "gainera, neurria aukeratu ahal izango dute". Izena ematerakoan kontuan hartzea eskatzen dute honakoa: 
1.Mailotaren neurria ondo begiratu . Ez da aldatzeko aukerarik izango.
2.Kulotea eskatu nahi izanez gero, kontuan hartuko dugu gizonezko edo emakumezko gisa eman duzun izena eta horren arabera eskatuko zaizu modeloa. Ez da aldatzeko aukerarik izango.3.Mailotaren neurria eta kulotearena ezberdinak baldin badira, email bidez irisasibtt@gmail.comhelbidean jakinarazi.

ESKUBALOIA KIROLDEGIAN
Azaroak 2, larunbata
17:15 Jubenil mutilak, Euskal Liga (Euskadiko Txapelketa): Usurbil K.E.-BM Bidasoa Irun
19:00 Kadete mutilak, Euskal Liga (Euskadiko Txapelketa): Usurbil K.E.-Zaisa Bidasoa Irun

FUTBOLA HARANEN
Azaroak 1, ostirala
10:00 
Infantilak, 1. maila: Udarregi-Usurbil F.T. “B”-Ostadar SKT “A”
12:00 Kadeteak, 1. maila: Usurbil F.T.-Euskalduna
16:30 Jubenilak, 1. maila: Usurbil F.T.-Antigua Luberri
18:30 Erregionalak, 1. maila: Usurbil F.T.-Ordizia KE

Azaroak 2, larunbata
11:00 
Kadete neskak, 1. maila: Usurbil F.T.-Martutene KE