Sukaldaritza txapelketa herrikoiak sabelak poztu eta sukaldari trebeak saritu ditu

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 1a, 19:30

Estreinakoz frontoian ospatu den elkarteen arteko sukaldaritza txapelketak giro goibela girotu, sabela poztu eta legatza saltsan prestatzen aritu diren sukaldari onenak saritu ditu.

2020an Gipuzkoa mailan ospatuko den lehiarako sailkapen proba gisa antolatu da estreinakoz, Usurbil mailako sukaldari txapelketa. Plazan giza proba ospatu den artean, frontoian legatza saltsan sukaldatzen ari dira.

Epaimahaiak bere lanak egin ostean, Gure Pakea eta Gure Elkartearen arteko berdinketarekin amaitu da txapelketa. Eta sukaldatutakoa bajo janez, Lartzandietako Lumagarri oilasko erredun pintxoekin eta sagardo dastaketarekin. Hemen duzue sailkapena:

Sukaldaritza txapelketako sailkapena
1-Gure Pakea Elkartea: Alfonso Palacios eta Vicente Lasa. 76 puntu
2-Gure Elkartea: Maria Jesus Agirre eta Maribi Arrospide. 76 puntu
3-Arrate Elkartea: Dioni Errasti eta Pilar Errasti. 65 puntu
4-Mahaspildegi Elkartea: Aingeru Orbegozo eta Antton Aizpurua. 50 puntu
5-Eguzki Elkartea: Ignacio Arruti eta Isidoro Otero. 48 puntu