Abisu horian izango gara datozen 24 orduotan, prezipitazio iraunkorragatik

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 5a, 09:01

"Gipuzkoako zenbait lekutan, bereziki ekialdean, baliteke 60 l/m² baino gehiago pilatzea 24 orduan", Euskalmet meteorologia agentziak ohartarazi duenez. Abisu horian izango gara prezipitazio iraunkorragatik asteazken goizeko 9:00ak arte. Eta astearte arratsaldeko 18:00etatik gauerdira, prezipitazio handiagatik.

Hain duzen gaur arratsalde eta gau partean, "Kantauri isurialdeko zenbait lekutan ordu betean 15 l/m² baino gehiago pila daitezke, bereziki Gipuzkoan. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu eta trumoiak jo dezake, eta baliteke zaparradak zenbait lekutan handiak izatea eta txingorra egitea".

Gainerako orduetan, abisu horia indargabetu artean, "prezipitazio txiki-ertaina egingo du, ugaria eta zenbait lekutan iraunkorra izango da, bereziki kantauri isurialde ekialdean. Baliteke trumoi-ekaitzak jotzea eta txingorra egitea", iragarri du Euskalmet meteorologia agentziak. 

Astearte honetan Usurbilen, "zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da. Euri txiki-ertaina eta oso ugaria egingo du. Trumoi-ekaitzak izan daitezke. Mendebal-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin, eta oso gogorrekin; goizaldean eta goizean goiz hego-mendebaldekoa nagusituko da eta gainerako orduetan ipar-mendebaldekoa. Tenperatura gutxi edo nahikoa jaitsiko da".

Bihar (azaroak 6), "zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, arratsaldean eta gauean atertzera egingo du. Mendebal-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, goizean goiz eta egunaren azken orduetan bolada gogorrekin eta oso gogorrekin; egunaren lehen partean ipar-mendebaldekoa nagusituko da eta arratsalde-gauean mendebal/hego-mendebaldekoa. Tenperaturan aldaketarik ez".

EGUNOTARAKO IRAGARPENA
Azaroak 5, asteartea
"Euria barra-barra eta ipar-mendebaldeko haizea temati. Egun euritsua izango da gaurkoa, bereziki kantauri isurialdean; tarteka zaparrada handiak bota ditzake eta zenbait lekutan euriak ez du etenik izango. Hori dela eta, litro dezente pilatuko da ipar partean, batez ere ekialdean. Ekaitzak jo eta txingorra ere egin dezake. Haizea ipar-mendebaldetik finkatuz joango da eta zakar ibiliko da kostaldean eta mendi gainetan. Tenperatura maximoak ez dira 12 ºC-tik pasako barnealdean eta kostaldean gehienez ere 15 ºC-ra iritsiko dira".

Azaroak 6, asteazkena
"Tarteka zaparradak eta haizea bizi-bizi; arratsaldean aterruneak luzatuz joango dira. Mendebaldeko haizea tarteka zakartu egingo da, batez ere haizeguneetan, eta boladarik gogorrenak goizaldean eta gauean neurtuko dira. Haize honek hodeigune trinkoak bultzatuko ditu eta zaparrada giroak jarraipena izango du, batez ere goizean eta bereziki ipar partean. Arratsaldean egoera baretuz joango da eta atertzeko joera hartuko du eguraldiak. Tenperaturan ez da gora-behera handirik egongo da eta maximoak ez dira 12 ºC-tik pasako barnealdean eta kostaldean gehienez ere 16 ºC-ra iritsiko dira".

Azaroak 7, osteguna
"Negu itxura hartuko du eguraldiak; zaparradak, haizea eta tenperatura beherago. Fronte berri batekin, zaparrada giroa nagusituko da eta bereziki kantauri isurialdean botako ditu. Mendebal/ipar-mendebaldeko haizeak zakar joko du, batez ere haizeguneetan. Hoztu egingo du eta elur-maila 1200 edo 1300 m-ra jaitsiko da; baliteke egunaren azken orduetan 1000 m-ren inguruan kokatzea".

Informazio eguneratua hemen: euskalmet.eus