%0,8 igoko dira 2020ko taxi tarifak

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 5a, 10:51

Urte berrirako herri barruko taxi tarifa berriak onartu zituen aho batez udalbatzak, urriaren 31ko osoko bilkuran. Aurtengoekin alderatuta, %0,8ko igoera aplikatuko zaie 2020koei.

Ez bakarrik Usurbilgoei baita Buruntzaldekoei ere. Taxilarien elkarte eta udalak biltzen dituen eskualdeko batzordeak irailean egindako bileran aho batez onartu zuen igoera hau Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo herri barruko taxi zerbitzuetarako.

Tarifa 1 (lan egunetan, 7:00-22:00 artean):
-Gutxieneko tarifa: 5,3642.
-Egindako kilometro bakoitzeko: 1,1404.
-Itxaronaldia, orduko: 21,8840.

Tarifa 2 (larunbat, igande eta jai egunetan, abenduaren 24an eta 31n eta lan egunetan 22:00-7:00 artean):
-Gutxieneko tarifa: 6,3938.
-Egindako kilometro bakoitzeko: 1,8268.
-Itxaronaldia, orduko: 34,3927.
Oharra: gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.