Euskal sagardoarekin eta bertako produktuekin afari maridatua azaroaren 12an

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 6a, 10:12

Otordua Andatzpe elkartean izango da. Txartelak aurrez salgai izango ditugu NOAUA! K.E.-ren egoitzan. Baita Bordatxon, Txirristran, Aitzagan eta Alkartasuna Kooperatiban.

"Euskal Sagardo desberdinak ezagutu eta probatzeko aukera izango da, erabiltzen diren sagar motak, zonaldearen eta nahasketen eragina eta sagardo desbedinek, momentu bakoitzean eta plater desberdinekin ematen duten jokoa", iragarri dute antolatzaileek.

Hitzordua, "Elkarte Gastronomikoetako arduradun, ostalari eta herritarrei zuzendutako afaria" izango dela gogorarazten dute. Hitzordua, azaroaren 12an, 20:30-23:30 artean Andatzpe elkartean. 

Euskal Sagardoarekin maridaturiko afari gidatua
Eguna: azaroak 12, asteartea.
Ordua: 20:30-23:30.
Tokia: Andatzape elkartea.
Txartelak: aurrez salgai 20 eurotan NOAUA!n, Bordatxon, Txirristran, Aitzagan eta Alkartasuna Kooperatiban.
Antolatzailea: Euskal Sagardoa.