Usurbilgo jaietako Txosna Batzordearen lehen bilera gaur

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 8a, 09:16

2020ko jaien prestaketa lanak bideratzen hastera doa Usurbilgo Txosna Batzordea. Lehen bilera irekia deitu du ostiral gauean (azaroak 8) 22:00etan Potxoenean.

"Kaixo gazte!! Santixabelen inguruko ikasturte berriarekin hasteko Txosna Batzordearen lehen bilerarekin gatoz! Azaroaren 8an, ostirala, Potxoenean elkartuko gara 22:00etan! Animatu!!" hortxe txosna batzordekoek luzatu duten gonbita.

2020ko herriko jaien prestakuntza lanetan murgiltzen goiztiarrena izango da Txosna Batzordea. Jai Batzordea aurreko urteetan otsaila aldera biltzen hasi izan da.

Hemen honenbestez, Txosna Batzordeak deitu duen lehen bilera irekiaren gaineko xehetasunak:
Eguna: azaroak 8, ostirala.
Ordua:
22:00.
Tokia: Potxoenea.
Informazio gehiago:
Facebook: Txosna Batzordea
Twitter: https://twitter.com/Usurbilgotxosn1
Deitzailea: Usurbilgo jaietako Txosna Batzordea.

2020ko jai eguna uztailaren 2a
Hurrengo urteko festak aipatuta, 2020ko Usurbilgo jai eguna uztailaren 2a izango da baita, Santixabel Eguna alegia. Ohi bezala, hala onartu zuen aho batez udaberrian, aurreko legealdi amaieran udalbatzak apirila amaieran egindako osoko bilkuran. 2020. urtean ere Espainiako eta erlijio ospakizunei lotutako 12 jai egun ofizial izango ditu Usurbilek eta Gipuzkoak.