[Mundualdia] Usurbilgo sorterrien eguna gaur

Munduan barrena bidaiatuko dugu dantza eta gastronomiaren bidetik. Guztia, frontoitik mugitu ere egin gabe. 

Sorterri ezberdinetako usurbildarrak gurutzatu, elkartu eta topatuko dira, Usurbilgo mundu ezberdinek bat egingo dute larunbaterako (azaroak 9) Udalak eta herritar talde batek antolatu duten Mundualdian. Aurtengo edizioa arratsaldez ospatuko da. 

Zirimarakoen familia plana
17:00etan emango diote hasiera Gaztelekukoek egingo dute ekintzarekin. Zirimara, eskola kiroleko eta aisialdiko proiektu eraberrituko kideek Mundualdia girotzeko familia plana antolatu dute gero 17:30etan. Lehenago, Andatza Egunean, Inauteri Festan edo iazko Erle Egunean arrakastatsuki egin zuten moduan.

Oraingoan, bi hitzordu prestatu dituzte azaroaren 9rako; lehenbizi herri kiroletan jolasteko 17:30etan Mikel Laboa plazan. Gero, frontoian, Mundualdi hasierako ekitaldiaren ondotik, Orbeldi D.T.-koen laguntzaz, munduko dantzak plazaratuko dituzte Zirimarako haurrek. Gurasoei dantza hauetan trebatzen irakatsiko diete. Azken asteotan dantza hauek prestatzen aritu dira Zirimarako saioetan.

Bi ekintza hauetarako ez da aurrez izena eman beharrik izango. Agertu eta parte hartu Zirimarakoen deialdietan.

Jakien dastaketa
Munduari bira emateko moduan izango gara larunbat arratsaldean, frontoitik mugitu ere egin gabe. Sorterri ezberdinetako herritarrek prestaturiko jakiak dastatu ahalko ditugu.

Hezurbeltzak

Hezurbeltzak hirukotea Jon Maiak (abeslari eta bertsolaria), Gorka Hermosak (akordeoia) eta Pittik (kitarra) osatzen du. Larunbateko Mundualdia jaialdia borobiltzeko kontzertuan izango ditugu hirurak Sutegiko oholtzan. Eguraldia tarteko, frontoitik kultur etxera lekuz aldatu dute emanaldia.

"Hezurbeltzak proiektuak ibilbide luzeko eta nortasun eta izen handiko hiru artista bildu ditu eta bere zuzeneko emanaldietan musika gainditzen duen unibertso propioa sortzen da. Kantu eta testuetan besteak beste emigrazioa, gizarteko pertsonaia baztertuak eta horien inguruko istorioak plazaratzen dira, poetika, kritika, umorea eta edertasuna uztartuz eta atrezzo eta giro bakan baten baitan aurkeztuak. Eszenatokietan ohikoa ez den eskaintza berezia da Hezurbeltzak taldeak dakarrena. Jon Maia Soria bertsolaria taldeko abeslaria eta letragilea da. Musika arloan, hainbat musika talde eta abeslarirentzat egin ditu kantuen hitzak, eta Karidadeko Benta taldearen sortzaile abeslari eta letragilea izan zen. Idazlea, dokumentalgile eta komunikabideetan kolaboratzailea da".

MUNDUALDIA
Azaroak 9, larunbata
Frontoian:
17:00 Gaztelekuaren ekintza.
17:30 Zirimararen familia plana Mikel Laboa plazan: herri kirolak haur eta gurasoentzat. Ekimen irekia, ez dago izena eman beharrik.
18:00 Alkatearen agurra.
18:10 Zirimara taldearen eta Orbeldi Dantza Taldearen munduko dantzen emanaldia. Zirimarako haurrek gurasoei dantzak irakatsiko dizkiete.
19:00 Jakien dastaketa.
20:30 Hezurbeltzak Jon Maiaren folk caldearen kontzertua SUTEGIKO AUDITORIOAN.
Antolatzailea: herritar talde bat eta Usurbilgo Udala.