Urriaren 30ean abiatu zen Errigoraren zazpigarren kanpaina eta azaroaren 20an bukatuko da. 200 herri baino gehiagotan, ehunka boluntario ari da asteotan informazioa zabaldu eta eskaerak jasotzen, auzolanean. Izan ere, auzolana da kanpaina honen oinarri nagusietakoa: horri esker da posible hiru saskietako bat eskatu eta salneurriaren %25 Nafarroa hegoaldeko euskalgintza laguntzera bideratzea.
Azaroaren 20ra bitarte egin daitezke eskaerak
Eskaera epea: urriak 30-azaroak 20.
Eskaerak non: NOAUA! Kultur Elkartea edo online.
3 saski aukeran:
-Saski beltza (50 euro): orburuak, zainzuri zuriak, pikillo piperrak, ardoa, oliba-olio birjina estra, potxak, mahats-zukua, zainzuri-krema, teilak, melokotoia almibarrean, kardua, tomate frijitua, piper txorizero mamia.
-Saski berdea, ekologikoa (60 euro): orburuak, zainzuri zuriak, pikillo piperrak, ardoa, oliba-olio birjina estra, potxak, mahats-zukua, arroza, pasta, barazki-menestra, ozpina.
-Saski zuria, berezia (70 euro): orburuak, zainzuri zuriak, pikillo piperrak, ardoa (kriantza), patxarana, extra brut, polboroiak, patxaran mantekatuak, txokolatezko arrokak eta pikillo piper marmelada.
Informazio gehiago: errigora.eus