#A10 Gipuzkoak gehiengo abertzalea izango du Madrilen

Noaua Aldizkaria 2019ko azaroaren 10a

Sei diputatu eta lau senatari zituen jokoan Gipuzkoak, igande honetako hauteskundeetan. Emaitzak eskutan, gehiengo abertzalea izango du herrialdeak Espainiako Gorteetan.

Diputatuen Kongresuari dagokionez, sei diputatuetatik bi EAJ-renak izango dira, beste bi EHBildurenak. PSE-k eta Elkarrekin Podemosek diputatu bana eskuratu dute. 

Gipuzkoan EAJ-k irabazi ditu hauteskundeak, babes handiena eskuratu duen bigarren indar politikoa EHBildu izan da. Baita Senatuko hauteskundeetan ere. Gipuzkoako lau senatari zituen jokoan hauteskundeotan. Lau horietatik hiru EAJ-k eskuratu ditu, laugarrena EHBilduk.

Gipuzkoan Madrilen izango duen ordezkaritza
Diputatuen Kongresuan:
-EAJ-PNV-k 2 diputatu: Joseba Agirretxea Urresti eta Iñigo Barandiaran Benito (116.125 boto, %30,57).
-EHBilduk 2 diputatu: Mertxe Aizpurua Arzallus eta Jon Iñarritu Garcia (98.391 boto, %25,90)
-PSE-k diputatu bat: Odon Elorza Gonzalez (68.663 boto, %18,08).
-Elkarrekin Podemosek diputatu bat: Pilar Garrido Gutierrez (56.787 boto, %14,95).

Senatuan:
4 senatari izango ditu Gipuzkoak:
-Maria Isabel Vaquero Montero (EAJ-PNV): 119.147 %31,94.
-Maria Mercedes Garmendia Bereciartu (EAJ-PNV): 116.052 %31,11.
-Luke Uribe-Etxebarria Apalategi (EAJ-PNV): 114.057, %30,58.
-Gorka Elejabarrieta Diaz (EHBildu): 101.776 %27,29.