21. Erle Eguna ate joka

Noaua Aldizkaria 2019ko azaroaren 14a

Urteko festa egun gozoena ate joka dugu jada. Erle Lagunak taldeak postu eta ezti txapelketak iragarri ditu azaroaren 24rako.

Urteko hitzordu gozoena ate joka dugu; 21. Erle Eguna. Erle Lagunak taldeak azaroaren 24ko astebururako egitaraua osatua du jada. Apiterapiari buruzko hitzaldiak abiaraziko ditu ospakizunak. Eta gozo-gozo datorren festa egun nagusia hilaren 24an.

21. ERLE EGUNA
Azaroak 22, ostirala
19:00
Hitzaldia Potxoenean: “Apiterapia: Erletik sortutako produktuen onurak” hitzaldia. Hizlaria: Miguel Angel Jimenez.

Azaroak 24, igandea
09:00-10:00
Ezti eta gozogintza bilketa.
11:00-14:00 Erakusketa (erleak, eztia, ontziratzeko prozesua...), postuetako salmenta, marrazki erakusketa, bideoak Sutegin. Euskal Herriko XXI. Ezti lehiaketa eta gozogintza lehiaketa.
13:30 Erleek beraiek ekarritako sari-banaketa: Ezti Lehiaketako irabazleak/Gozogintzako irabazleak/  Marrazki erakusketa. Ezti desberdinen dastaketa
Antolatzailea: Erle Lagunak.