[Kulturaldia] Agur Etxebeste filmean gonbidatu bereziak Sutegin

Noaua Aldizkaria 2019ko azaroaren 19a

Agur Etxebeste filmarekin amaitu da aurtengo Kulturaldia. Sutegi goraino bete dute bertara hurbildutako 150 ikusleek. Ia bi orduko filmaren ostean, gonbidatu bereziak izan dituzte usurbildarrek: Telmo Esnal eta Ramon Agirre. Zuzendaria bata eta aktorea bestea. Nahikoa barre egin eta gero, bi gonbidatuek filmari buruzko azalpenak eman dituzte eta ikusleen galderak erantzun.