Fikzioa errealitate bilakatu dugu Usurbilen, oestearekin edota Hollywood-ekin. Ipuin eta marrazki bizidun ezagunak biziberritu izan ditugu. Zine munduko nahiz beste hainbat eremuetako aurpegi ezagunak ekarri genituen Usurbilgo plazara. Denbora atzera ere egin genuen, Erdi Aroraino. Eta denboran bakarrik ez, munduan barrena bidaiatu izan dugu; kultura ezberdinetara, musika bidelagun. Urpean murgildu gara, eta urpeko nahiz ur azaleko xomorroez bete izan zaigu Usurbil.
Ingurumena balioan jarri, langileria omendu edota zirkoarekin divertita izan gara eta joan den martxoan jolasean aritu ginen. Denetarik denontzako mozorro festak izan ditugu azken bi hamarkada hauetan. Eta 2020an? Zertaz mozorrotu nahi zenuke hurrengo Inauteri Festan?
Hasteko, ondo apuntatu eguna; otsailaren 22an (larunbata) ospatuko dugu Usurbilen datorren Inauteri Festa. Mozorroa zuen esku; zabalik dugu gaia hautatzeko proposamenak jasotzeko epea. Ekarpenik egin nahi baduzu idatzi elkartea@noaua.eus helbidera.
Jasotako zuen ekarpenen artean hautatutako gaia, urteko azken NOAUA!rekin, hau da, abenduaren 20ko aldizkarian, web orrian nahiz sare sozialen bidez plazaratuko dugu. Parte hartu eta erabaki! 2020ko Inauteri Festarako gaia zuen esku!
Aurreko edizioetakoak ez errepikatzeko, egin dezagun denboran atzera eta gogora ditzagun 2000. hamarkada hasieratik hona Usurbilen ospatu diren mozorro festetarako hautatu izan diren gaiak:
AURREKO INAUTERI FESTETAN...
2020/2/22: ?
2019: jolasak.
2018: ospetsuak.
2017: Ingurumena.
2016: lanbideak.
2015: ipuinak.
2014: Erdi Aroa.
2013: musika.
2012: mitologia.
2011: itsasoa.
2010: zirkoa.
2009: Olinpiar Jokoak.
2008: xomorroak.
2007: Brasil.
2006: marrazki bizidunak.
2005: Usurbil, Oesteko herri.
2004: Hollywood.
2003: munduko kulturak.
2002: extralurtarrak.