Musikariek plazan ospatu dute haien egun handia

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 21a, 20:47

Musikalean ekimenarekin bat eginda, kalera irten dira ostegun iluntze honetan Zumartekoak, eskola barruan egin ohi duten lanketa plazaratzera. Ezin une egokiagoan; ostirala, musikariena izango den Santa Zezili eguna izango baita.

Abiapuntuan talde argazkia aterata abiatu dute herrian barrena egin duten kalejira. Askatasuna eta Artzabalgo plazak izan dituzte lehen geltokiak, azkena frontoikoa. Geltokiotan, musikaz gain, dantzan ere aritu dira gaztetxoenak. Bidea berriz, guraso, lagun eta Zumarte kide hainbatekin egin dute, trikitixa-pandero taldeak Musika Txokoko eta abesbatzako ikasleek eta Txarangak.

Hau dena zergatik? Musikarien eguna baita biharkoa (azaroak 22), Santa Zezili. Eta musikarien egunean Zumartek jai egingo du noski. Bihar ez dute klaserik izango eta ospakizunak bezpera honetara aurreratu dituzte. Ondoen egiten dakiten moduan; musika plazara atera eta zaletuekin partekatuz.