Sutegiko horma, gaztetxoen irudimenak sortutako erleez josia

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 24a, 14:05

Urteko egun gozoeneko jai giroak plaza inguruko eremua gainditu eta Sutegi barruraino sartu da. Erleez josi du kultur etxeko erakusketa gelako horma, haur eta gaztetxoen marrazki lehiaketari esker.

Ingurunean eta gure bizitzan ezinbestekoak ditugun erleak, erlauntzak eta naturak hartu du gaurko jaialdian, Sutegiko erakusketa gela. Gaztetxoak marrazten jarri ditu azaroaren 24 honetako Erle Egunak. HH3tik hasi eta DBH1era arte, 3-12 urte arteko haur eta gaztetxo mordoak parte hartu du, irudimena landu eta paper zuria erleak protagonista zituen marrazkiekin koloreztatu duen txapelketak.

Sutegiko horma txuria koloreztatu dute gaztetxoen sortze lanek. Erle Lagunak taldeak antolaturiko jaialdi amaieran, epaimahaiak onenak hautatu eta nabarmendu ditu. Hemen sarituen zerrenda:

HAURREN MARRAZKI TXAPELKETA
HH3: Aiuri (Aginagako Eskola).
HH4: Ane Landa (Aginagako Eskola).
HH5: Nahia Gonzalez.
LH1: Ani Zubiria.
LH2: Jon Pallero Molina.
LH3: Peru Arruti.
LH4: Beñat Zuloaga.
LH5: Lilien Li.
LH6: Arane Agirre.
DBH1: Sara Arbeloa.