Udarregi Ikastolarako lan eskaintzak

Adi! Ordezkapen bat osatzeko musika irakaslea behar du Udarregi Ikastolak. Bestalde, gogoan izan, zientzietako irakaslea ere behar duela ikastolak.

Musika irakaslea
DBHn musika arlorako ordezkapena betetzeko irakaslea behar du Udarregi Ikastolak. Bere egitekoak honako hauek lirateke: 4 ordu antzerkian, 10 ordu musika DBHn eta 2 ordu musika Haur Eskolan. Goi mailako musika titulua, EGA edo baliokidea eta DBH-n Hezkuntza Gaitasuneko Masterra izatea eskatzen du ikastolak. Interesdunek kurrikuluma bidali dezatela ahal bezain laster usurbil@ikastola.eushelbidera edo deitu 943 361 216 telefono zenbakira. Hautagaiei elkarrizketa bana egingo zaie.

Zientzietako irakaslea
DBHn zientziako gaiak irakasteko langilea behar du Udarregi Ikastolak. NOAUA!ra igorri duten lan eskaintzaren iragarkiak dioenez, fisika-kimika eta matematika irakasle baten bila dabiltza. Zientziatan graduondoa (Master Titulu Ofiziala eta Lizentziatura), DBHko Hezkuntza-Gaitasuneko Masterra eta EGA (Euskara Gaitasun Agiria) edo baliokidea izatea ezinbestekoa dute deialdiarekiko interesa izan dezaketenek. Hautagaiek duten eskarmentua ere baloratuko da. Lan deialdian azaroaren 24a baino lehen eman behar zen izena. Kurrikuluma usurbil@ikastola.eus helbidera helarazi. Elkarrizketarako eta argibide gehiago jasotzeko deitu 943 361 216 telefono zenbakira.