#A25 "Menstruazioa bai!" lanarekin, Gaztelekua saritu du Beldur Barik lehiaketak

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 25a, 11:48

12-13 urte arteko kategorian, Zalantzarik Gabe Beldur Barik lehiaketako lan onenaren saria jaso du hilekoari buruz Usurbilgo Gaztelekuko kideek landu duten "Menstruazioa bai!" bideoak. Sari banaketa, igandean ospatu zen Bilbon, gazteen artean indarkeria sexistaren prebentzioa sustatzea helburu duen Beldur Barik programari lotuta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gazteekin egin zuten topaketan.

"Kaka! "Uste dut hilekoa jaitsi zaidala eta motxilan ditut aldatzeko gauzak. Hartzen baditut denak konturatuko dira eta barrez hasiko dira". Hitzokin eta Usurbilgo gazteen gai honi lotutako esperientziak partekatuz hasten da,  Gaztelekuko 12-13 urteko taldeak Zalantzarik Gabe Beldur Barik lehiaketara aurkeztu eta saritua dieten "Menstruazioa bai!" ikus-entzunezko lana. 400 euroko saria irabazi du Usurbilgo taldeak.

Ikus-entzunezko lan honekin lehenik eta behin, "nerabeak menstruazioarekiko bizi duten lotsa eta tabua salatu nahi du bideoak eta aldi berean, menstruazioa, era aske eta oso batean, bizi nahi dutela zabaldu nahi dute. Besteekin konpartitu, informazioa eskuratu eta lasai asko beraien esperientziak elkarbanatu. Lan horretarako, «Menstruak» antolatzen dira, beraien matxinada berezia aurrera eramateko eta gizartean, beraien lekua berreskuratzeko, ikustaraziak izan daitezen. Ikusten dena, existitzen baita, bere lekua du". 

"Gora menstruazioak!"
Bideak gorazarre ere egin nahi dio hilekoari. "Gure menstruazioak ikusgai bihurtu nahi ditugu. Menstruazioa ez da zikina, odola da besterik ez. Menstruazioa, gure burua ezagutzeko, maitatzeko eta ahalduntzeko aukera bat da. Gai honek inguratzen duen lotsa eta ukazio guztia harrotasunean bihurtu nahi ditugu. Gure gorputza, gure arauak! Gora menstruazioak!".

Hala amaitzen da, Beldur Barik lehiaketara aurkeztu eta saritu dieten Usurbilgo Gaztelekuko 12-13 urteko gazteek landu duten bideoa. Albiste honi atxikia duzue, Gaztelekuan eta herriko txoko ezberdinetan grabaturiko hilekoari buruzko ikus-entzunezkoa. Usurbilgo Udaleko Gazteria, Euskara eta Kultura zein Parekidetasun Sailak, Sutegi udal liburutegia, eta Ostargi Gizarte Elkartea batu dira bideo ekoizpen honetara. 

Indarkeria sexista prebenitzeko
Zalantzarik Gabe Beldur Barik lehiaketako sari banaketa igandean ospatu zuten Bilboko Azkuna Zentroan, Beldur Barik programari lotuta egin zuten topaketan.

Beldur Barik egitasmoak gazteen artean indarkeria sexista prebenitzea du helburu. 2009an abiatu zuen Emakundek. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundi, Jaurlaritza eta udalen babesa du. Atzoko saioan, sari banaketaz gain, hainbat tailer egin zituzten gazteekin. 


ZALANTZARIK GABE BELDUR BARIK LEHIAKETA
Helburua: gazteen artean indarkeria sexista prebenitzea. 
Parte hartzea: guztira 2.200 gazteek 298 lan aurkeztu dituzte (45 lan 12-13 urte artekoen kategorian; 189 lan 14-18 urte artekoenean eta 64 lan 19-26 urte artekoenean). Tartean, Usurbilgo Gaztelekuak.
Gaztelekuko lan sarituaren izenburua: "Menstruazioa bai!".
Sinopsia: "Bideoa menstruazioari buruz doa. Gaur egun, oraindik ere, nerabeak menstruazioarekiko bizi duten lotsa eta tabua salatu nahi du bideoak eta aldi berean, menstruazioa, era aske eta oso batean, bizi nahi dutela zabaldu nahi dute. Besteekin konpartitu, informazioa eskuratu eta lasai asko beraien esperientziak elkarbanatu. Lan horretarako, «Menstruak» antolatzen dira, beraien matxinada berezia aurrera eramateko eta gizartean, beraien lekua berreskuratzeko, ikustaraziak izan daitezen. Ikusten dena, existitzen baita, bere lekua du".

Bideoan parte hartu duten gazteak:
Manex Bengoetxea
Irati Izeta
Anuk Harreguy
Kimetz Arriaga
Lorea Dominguez
Lur Echevarria
Enaitz Garcia
Sara Gomez
Zaira Iglesias
Nikole Iribar
Maddi Manterola
Ane Miranda
Aritz Rueda
Ibai Salegi
Peru Iraeta
Maddi Zaldua
Maria Davila
Enara Larrañaga
Unax Jauregi
Jon Galarraga
Lucia Rodriguez
Iker Niño
Laia Zuloaga
Mikel Zabaleta
Kattalin Armendariz
Aitor Alustiza
Oihane Carro
Aiora Arrillaga
Hodei Belaustegi
Egoitz Pagola
Joritz Illarramendi
Unax Urkia
Saioa Guerra
Laia Calvo