Berrikuntzekin iritsiko da Euskaraldiaren bigarren edizioa. Iraupen aldetik 11 egunetik bi astera luzatuko da. Belarriprest eta Ahobiziei, entitateak batuko zaizkie. Iazko norbanakoen konpromisoei, konpromiso kolektiboena gaineratuko zaie honenbestez. Denetariko entitateen parte hartzea sustatuko da hurrengo urtebete honetan “Ariguneen” (euskaraz aritzeko gune kolektiboen) bidez. Entitateez ari garenean, eremu ezberdinetako lantegi, erakunde, eragile edo elkarteei buruz ari gara, herritar taldeei buruz.
Bi baldintza bete beharko dituzte Ariguneetako partaideek: denek euskaraz ulertzeko gai izan eta 15 egunez euskaraz aritzera konprometitu beharko dira.