Belartzako biribilgune parerainoko auto-ilarak

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 28a, 08:24

N-634 errepidean lanetan ari dira Troia inguruan eta baita, Usurbil-Aginaga tartean ere. Semaforoak ari dira kudeatzen ibilgailuen joan etorria bi zonaldeotan. Auto-ilara luzeak sortzen ari dira egunotan.

Troiako trenbideko pasabide inguruan egiten ari diren lanak tarteko, semaforo bana ari da kudeatzen Donostia aldetik Usurbila eta Usurbildik Donostia alderako ibilgailuen joan etorria N-634 errepidean. Adi ibili, auto-ilara luzeak ari da eragiten. Zenbait uneetan, ostegun goiz honetan bezala, Belartzako biribilgune parerainokoa. Lanetan dira baita Usurbil eta Aginaga artean, errepide bereko 5. kilometro inguruan. Han ere semaforo bidez ari dira kudeatzen ibilgailuen joan etorria.