Udalak gaztelekuko gazteak omendu ditu Beldur Barik saria irabazteagatik

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 28a, 17:22

Urtero antolatzen den Beldur Barik lehiaketan, 12-13 urte bitarteko kategorian Usurbilgo Gaztelekuko gazteak izan dira garaile "Menstruazioa bai!" lanarekin. Udalak txalotu egin nahi izan du feminismoaren alde gazteek eginiko lana, eta Agurtzane Solabarrieta alkateak esker oneko hitzak esan dizkie gazteei.

Gazteen artean hilekoaren gainean dauden tabuekin apurtu, eta emakumeen egunerokotasunean horren naturala den gaia plazaratu dute gazteek. Gaztaroan sartu berritan, hilekoa horren berria duten adin tarte horretan sortzen diren egoerei buelta bat eman, eta errealitatearen bestelako aurpegia erakutsi dute bideoan. 

 

Ondoko estekan bideoa ikusgai: Menstruazioa bai!