Xiberotarren ekaineko maskaradaren proiekzioa 19:30etan Sutegin, Euskararen Egunari begirako ekitaldiak abiatzeko

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 29a, 10:25

Ekainaren 16an ospatu genuen xiberotarren maskaradako hainbat une oroitzeko aukera izango dugu Xiberoko lagunek eta Euskaraldiko taldeak ostiral iluntzeko 19:30etan Sutegin antolatu duten proiekzioari esker. Hitzordu honekin abiatuko ditugu Euskararen Eguneko ekitaldiak Usurbilen eta Aginagan.

Bi hamarkadatik gora dabiltza hartuemanetan, egunerokoan elkarrengandik senti dezakegun urruntasunarekin hausten. Zuberoa, xiberotarrak ezagunak zaizkigu azken 20 urteotan, usurbildar koadrila baten eta haien arteko hartuemanari esker. Horren adierazgarri, ekainaren 16an Usurbilen izan genuen xiberotarren bisita.

Maskarada eguna ospatu genuen igande hartan; udaletxeko harrera ekitaldi, dantzaz eta kantuz blaitutako kalejira eta eskaini ziguten ikuskizun ederrarekin. Ekainaren 16ak emandakoa iruditan bildu zuten argazkitan Ibai Arriteak, bideoz Joakin Pagolak. Zenbait usurbildar eta xiberotarren lekukotzak ere bildu zituzten.

Bizirik segitzen duen bi herrien hartuemanaren erakusle izan zen jaialdi hartako eduki horrekin guztiarekin proiekzioa antolatu dute ostiralean, azaroaren 29an, 19:30etan Sutegin. Antolatzaileek aurreratu digutenez, Ixabel Agirresarobek aurkeztuko du saioa. Mikel Alkortak trikiti pieza pare bat ere joko ditu, eta Orbeldikoak ere dantzara igoko dira kultur etxeko auditorioko oholtzara.

Zuberoako produktudun otarrak
Euskararen biziraupena eta ikastolena bermatzeko Zuberoan bertan ekoitzitako produktuen otar goxoak eskatzeko aukera dugu Usurbilen, Nafartarrak taldekoen eskutik. NOAUA! bidez eska ditzakezue abenduaren 8ra arte edo xiberokootarrakusurbil@gmail.com helbidera idatzita. Abenduaren 15eko San Tomas Azokan jaso eta egin beharko dituzue ordainketak. Bestela, abenduaren 16tik 20ra NOAUA! K.E.-ren egoitzan.

Irati
Produktuak:ardi gazna (450 g), ahate gibela (125 g), bixkotx poltsa bat artisanala (150 g), eztia (500 g), euskal xerriki lukainkak (400 g), axoa xahalki xehatua saltsan (640 g).
Prezioa:52 euro.

Ahüzki
Prezioa:40 euro.
Produktuak:ardi gazna (450 g), ahate gibela (125 g), bixkotx poltsa bat artisanala (150 g), eztia (500 g), euskal xerriki patea (200 g), euskal xerriki odolkia (200 g).

Informazio gehiago: ikaskoli.eus

EUSKARAREN EGUNA
Azaroak 29, ostirala
19:30 Ekainean ospatu zen Maskarada Eguneko irudien proiekzioa Sutegiko auditorioan. Orbeldi Dantza Taldearen edota Mikel Alkorta trikitilariaren parte hartzea.
Sarrera: doan.
Antolatzaileak: Euskaraldia taldea eta Xiberoko lagunak.



Azaroak 30, larunbata
12:00etatik aurrera 
Usurbilgo frontoian egun osoz, euskaltzaleen sarean NOAUA! bidez jaso dituzuen bizipen eta desioak zintzilikatzeko aukera. Zuen ekarpenak egunotan utzi ditzakezue udaletxean, Potxoenean, liburutegian, Kiroldegian…
Antolatzailea: Euskaraldiko taldea.

12:30 Kantu-jira Mikel Laboa plazatik abiatuta. Desio eta bizipenen sarea hornitzeko herriko gune desberdinetan jarritako kaxak biltzera abituko dira kantuan.
Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.

18:00 Demode Quartet taldearen klasiko euskaldunen bertsioetan oinarrituriko "Epa txiki" haurrentzako ikuskizuna Aginagako Eliza Zaharrean. 
Sarrera: doan.
Antolatzaileak: Euskaraldiko taldea eta Antxomolantxa Elkartea.

19:30 Usurbil ardatz hartuta, herriko artixten “Usurbildarrak daukate” emanaldia Askatasuna plazan.
Antolatzaileak: Herriko artixtak eta Euskaraldiko taldea.



Abenduak 1, igandea
Egunean zehar,
Mikel Laboa gogoan hil zenetik 11 urte beteko baitira. Bere musika entzungai izango da bere izena daraman plazan.

11:30 
Pirritx, Porrotx eta Marimototsen "Bizi dantzan" ikuskizun berria Oiardo Kiroldegian (11:00etan ateen irekiera).
Sarrerak: AGORTUAK!.
Antolatzaileak: NOAUA! Kultur Elkartea eta Euskaraldiko taldea.

17:00 Haurrentzako zinea euskaraz Sutegin: "Maya erlea, ezti jokoak".
Sarrera: 3 euro, egunean bertan.
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza Gazte Elkartea.

18:00 "Zoaz bake santuan" antzezlana Aginagako Eliza Zaharrean. 
Sarrerak: 5 eurotan aldez aurretik Arrate tabernan. Egunean bertan ere salgai izango dira.
Antolatzaileak: Aginagako San Praixku Guraso Elkartea eta Euskaraldiko taldea.



Abenduak 3, asteartea
Euskararen Eguna Aginagako eta Zubietako Eskoletan eta Udarregi Ikastolan.
-Aginagako eskola:
“Ikasleek, gurasoek eta irakasleek, beraientzat euskarazko hitz politena dena aukeratu eta denon artean hormairudia sortuko dugu. Euskarako abestiekin jolasak egingo ditugu”.
-Udarregi Ikastola:
9:30-11:00 
Eguraldiak laguntzen badu, LH-koen kalejira buruhandiekin.
12:10-12:30 LH-koen kantu saioa; eguraldiaren arabera, Mikel Laboa plazan edo frontoian. 
Egunean zehar, HH, LH eta DBH-ko ikasleen hamaika ekintza ikastola barruan.
Oharra: behin behineko egitaraua, aldaketak egon daitezke.
Antolatzailea: ikastetxeak.



Abenduak 4, asteazkena
19:00 Hitzaldia Potxoenean: “Euskararen Jai Hotsa”.
Hizlaria: Josu Urrejola.
Zehaztasunak:"Euskararen jatorria, euskararen jaiotza eta adina,  zer da "Izena eta izana",  arnasaren eragina euskeran, euskeraren antzekotsak (onomatopeiak), euskeraren hitzerroak, euskera ez idatzia, generoa euskeran,  aditzak euskeran, bertsolaritza, abestiak eta dantza euskeran".