Euskararen Eguna

Euskaraldiko bizipen eta etorkizuneko desio mezuen sarea frontoian

Euskaraldiko iazko bizipenak eta urtebete barru izango dugun bigarren ediziora begirako desioak, ekimena Usurbilen bideratzen ari den herritarren batzordeak frontoian jarri duen sarean jasotzen ari dira larunbat honetan zehar. 

Euskaltzaleen mezuen sare handi bat osatu nahi da iluntzeko 19:30etarako. Ordu horretan Herriko Artixten Taldeak Askatasuna plazan eskainiko duen emanaldian hainbat mezu irakurriko dira. Euskaraldiko adierazpena plazaratuko dute baita. Guztia, herriko artixten errezitaldi, antzerki, dantza eta kantu artean. Ordura arte, frontoian izango duzue euskaltzaleen sarea. Hurbildu eta idatzi zuen bizipen eta desioak txarteletan eta sarean zintzilikatu; bizipenak txartel berdeetan, desioak arrosean.

Dagoeneko mordoxka bat bildu dira bai gaur eguerdian, baita aurrez udal zerbitzu eta taberna ezberdinetan antolakuntzak jarriak zituen txapeletan. Haietako hainbat dituzue ondoko zerrendan.

Euskararen Egunari begira antolatu den hitzorduetako bat da honakoa.

ZER IZAN DA ZURETZAT EUSKARALDIA?
-Euskaraz hitz egiten ez dudan jendearekin euskaraz lehen hitza egitea.
-Egitasmo ona da euskara bultzatzeko eta lotsei aurre egiteko.
-Egun politak eta euskaraz gehiago nire egiten zen denboraldia.
-Egunerokotasunean euskaraz egiten lagundu dit.
-Inguruan euskararen alde egiteko prest dagoen jendea dagoela izatea.
-1-Aurrerapausoa. 2-Hamaika eguneko iruzurra.
-Nahia eta ezina.
-Euskaraz hitz egiteko aukera handi bat.
-Ohiturak aldatzeko borondatea badagoela ikusi nuen.
-Euskara hutsean bizi gaitezkeela konturatzeko ariketa.
-Ezkortasunetik baikortasunea egiteko gonbita.
-Eguneroko erosketak euskaraz egiten saiatzen naiz ordutik.
-Ikastaro guztiak euskaraz ematea.
-Hamaika egunetan hainbat lekutan euskara entzutea bestela erabiltzen ez dutenean. Kontziente izatea.
-Euskara suspertzeko eta erabiltzeko une aproposa.
-Nituen lotsa eta beldurrak uxatzeko aukera.
-Euskara bultzatzea.
-Keinu txikien ederra gozatu dut hari esker.
-Euskararen erabilerari bultzada bat emateko saiakera edo ideia berritzaile bat. 
-Nire euskal izaera eta izatea berrindartzeko giltza. Euskaraz bizi nahi dut!
-Leku xelebreenetan ere euskaraz.
-Euskara sustatzeko mugimendu orokor bat izan da.
-Gure hizkuntza ohituretan toketxo bat. Euskara dela gure komunikatze tresnaz ohartzea.
-Hizkuntza ur txorrotada polita ematea, zimeltzen ari baitzen, ez aurrera ez atzera.
-Euskara egitera bultzatu duen ekimena.
-Euskara erabiltzeko bultzada on bat izan zen.
-Euskara erabiltzen ez duen jendearentzat, ekimen ezin hobeagoa.
-Primerako aitzakia euskara maitatzetik erabiltzera eman beharreko jauziaz jabetzeko.

ZER LORTU NAHI DUZU BIGARREN EDIZIOAREKIN? 
-Usurbil osoa edo gehiengoa euskaraz hitz egiten entzutea.
-Gehiago ulertu.
-Iritsi orduko euskara jakitea.
-Euskara ulertu bai baina hitz egiteko zailtasuna dutenei bidea egitea erraztu.
-Umearekin hitz egin.
-Lehen saioko ilusioari eutsi.
-Euskararekin euskaldun bizitzeko beste urrats bat ematea.
-Ekimen honek gure eguneroko bizitzan euskara erabiltzera esnatuko gaituen desioa dut.
-Euskaldun pazientzia handitzea nahi dut!
-Euskara hitz egin etengabe.
-Jendearen konpromisoa zenbaterainokoa den frogatu.
-Euskara ulertu baina hitz egiten ez duen jendearekin euskaraz mintzatzea.
-Euskararen alde sujbektu aktibo izan.
-Nire lankide euskaldunekin bedenik euskara hutsean aritzea lortu!
-Seme-alabek euskara zenbateko altxorra den ikus dezatela.
-Ekimen honek gure eguneroko bizitzan euskara erabiltzera esnatuko gaituen desioa dut.
-Ezusteko bat baino gehiago.
-Eguneroko hizkuntza ohituretan euskararen berrindartze bat, gehiagorengana hedatuz.
-Euskaldun gehiago izatea urtetik urtera.
-Kontzientzia aldaketa; euskarak 365 egun dituela azaleratu eta barneratzea.