Agurtzear dugun 2019. honetan 10 urte bete dituen Usurbilgo Euskal Kantu Taldea plazara irten da larunbat honetan, hilero azken asteburuan egin ohi duen moduan. Baina gaurko hitzordua berezia zen, abenduaren 3ko Euskararen Egunari begirako ekimenen artean ospatu baitute. Euriagatik, ezin kalejira egin eta frontoian, euskaltzaleen sarearen alboan aritu dira kantuan.
Gogoan izan astelehenero biltzen da Usurbilgo Euskal Kantu Taldea 18:00-19:00 artean. 10 urte bete ditu aurten bilguneak.