EUSKARAREN EGUNA

Maiatzeko maskarada gogoan izan dute hainbat herritarrek

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 30a, 12:08

Maiatzean ospatutako Maskarada Eguna gogoan izan dute hainbat herritarrek Sutegin. Urdiñarbeko maskarada Usurbilen izan zen ikuskizuna eskaintzeko, eta bi herriek bat egin zuten festa giroan. Urte erdi beranduago, Euskararen Egunaren harira, gogora ekarri dute hura.

Sutegin elkartu dira herriko eragile eta biztanleak, maskarada hura gogora ekartzeko. Herriko eragileek parte hartu dute bertan, Ixabel Agirresarobe, Mikel Alkorta eta Orbeldi Dantza Taldeko kideak, besteak beste. Performaze txikien ostean, laburpen bideoa ikusi dute, maiatzeko egun eguzkitsu hura berriz ere bizitzeko.