Euskararen Eguna

Usurbil eta euskara, Herriko Artixten Taldeak eskaini duen emanaldiaren erdigunean

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 30a, 22:08

Emanaldi borobila eskaini du herriko artixten taldeak iluntzean Askatasuna plazan. Denetariko sortzaile eta sorkuntza lanak plazaratu dituzte etxekoek, Gazte Eguna eta Euskara Eguna batu dituen saioan.

Kantua, poesia errezitaldia, antzerkia.... Herri honetan dugu kultur ondare aberatsaren adibide eta eredu izan da gaur iluntzean herritik sortu eta herriari eskaini zaion ikuskizuna. Artixtek eta Euskaraldiko lagunek antolatua. Emanaldian hain zuzen, Euskararen Egunaren testuinguruan ospatu da. Hitzorduan zehar, goizean euskaltzaleen sarean bildutako Euskaraldiko bizipen eta desio hainbat irakurri dira, baita Euskaraldiko lehen urtemugako adierazpena ere.

Hemen ekitaldiak emandako lehen irudi bilduma. Igandean zehar, xehetasun gehiago: