Gazte Eguna

Etorkizuneko erronkak marrazten ari den Gazte Eguna, jai giroan murgildua da

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 30a, 22:38

Egunotan etorkizuneko jai ereduaz, Aztarrika gazte asanbladako kide izateaz edota ikasturte berriko erronkez hausnartu ostean, jai giroan murgildua da jada Gazte Eguna, Askatasuna plazan ospatzen ari diren afariarekin.

Sirena-hotsekin hasi dute otordua, eraso matxisten aurkako protokoloaren nondik norakoak azalduz eta protokoloaren harira, parranda gau honetarako iragarri dituzten ekimenen berri eman dute; batetik, besoko moredun bolondresak izango dira, eta erasoen markagailua ere jarri dute.

Irudiotan ikus dezakezuen moduan, ez zen jende gehiagorentzako lekurik. 200 bat gazte bildu ditu orduotan Askatasuna plazan egiten ari diren afariak. Kontzertu gau luzea izango dute gero; Iñorkiñak, Egurra ta Kitto, Gora Etorri eta Dj. Baxur!