Gugandik 600 kilometrora, Valentziako Picassenteko espetxean diren Xua, eta haien guraso Olatz Lasagabaster eta Patxi Urangaren egoera bidegabeari tartea egin dio Pirritx, Porrotx eta Marimototsen igande eguerdiko ikuskizunak.
"Xua Gurasoekin Etxera" herri ekimena "Bizi dantza" emanaldiko oholtzara igo dute. Herriko hainbat haur eta gurasok parte hartu dute une horretan, eta bertan zen baita, Xuaren amona Mari Karmen Anza. Xuak urtarrilaren 19an 3 urte betetzean Usurbila etorriko dela azaldu du Porrotxek, guraso Olatz eta Patxirengandik bereiziko dute, nahiz aske behar zuten aspaldi. "Oraindik denbora dago etxera etor daitezen", gogorarazi du Porrotxek.
"Haien zain gaude, ekarri nahi ditugu, beso zabalik hartuko ditugu eta maite ditugu. Maite zaitut!", adierazi dute Kiroldegiko oholtza gainetik. Bide batez, Sarek abenduaren 28an 12:00etan Donostian eta urtarrilaren 11n Bilbon antolatu duenari babesa adierazi diote. "Aupa Xua! Maite zaituztegu!!", adierazi diete Xuari, Olatzi eta Patxiri.
Maitasuna adierazteko ezin zuten modu hobeagorik aurkitu; "Maite zaitut" abestuz eta dantzatuz amaitu dute ekitaldia eta ikuskiziuna bera.