Jai ereduen hausnarketa eta oinordetza ardatz duten saio bana gaur 18:00etan Potxoenean

Noaua Aldizkaria 2019ko abe. 2a, 08:33

Oinordetzak eta jai ereduak hizpide dituzten saio bana antolatu dira astelehen honetarako (abenduak 2) 18:00etan Potxoenean.

Jaien ikuspegi feministaz hausnarketa
Abenduaren 2an izango da saio ireki hau, arratsaldeko 18:00etan Potxoenean. Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak antolaturiko bileran, denetariko festak antolatzen aritzen diren eragileak erakarri nahi ditu. Herriko festez hausnartzea da helburua.

Antropologian, feminismoan, partaidetzako prozesuetan eta ekonomian duten ezagutzan oinarrituta lan egin eta prozesuotan aditua den Farapi kooperatibak bideratuko du saioa. Usurbilgo Udalak berri eman duenez, “antolatzen diren ekitaldiek ikuspegi feminista txertatua duten edo ez aztertzea nahi dute, eta erantzuna ezezkoa bada, horri buelta nola eman pentsaraztea”.

Oinordetzaz, Andres Urrutiarekin
Alkartasuna Kooperatibak bestalde, oinordetzen inguruko hitzaldia antolatu du baita, ordu eta leku berean; astelehen honetan (abenduak 2) 18:00etan Potxoenean. "Baserrietan, ondasunetan, gaur egun oinordetzarako zein aukera dauden aztertu, eta historian zehar auzi honek izan duen bilakaera azaltzea litzateke hitzaldiaren helburua. 30 minutu inguruko azalpenen ondoren, bertaratutakoen galderei erantzungo die Andres Urrutia Badiola jaunak. Bilboko notarioa da. Aurretik Ondarroako notarioa ere izan da. Deustuko Unibertsitateko irakaslea da, Zuzenbide Zibila eta Euskal Foru Zuzenbide Zibilean. Euskaltzaindiako lehendakaria ere bada". 
Informazio gehiago:
943 361 114-630 938 027
alkartasuna@usurbil.com
alkartasuna.eus