San Tomas Azokako babarrun eta sagardo txapelketetan izen emateko epea zabalik

Noaua Aldizkaria 2019ko abe. 2a, 09:00

Abenduaren 2tik 12ra bideratu behar da izen ematea NOAUA! K.E.-ren egoitzan. Herrian ekoizten den babarrun eta sagardoa sarituko da, hilaren 15erako antolatzen gabiltzan San Tomas Azokan.

Abenduaren 15eko San Tomas Azokarako atzera kontaketa betean gara NOAUA! Kultur Elkartean. Postuak, Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa, dantza... eta gehiago aurkituko duzue bi aste barruko hitzorduan. Tartean noski, herriko sagardo eta babarrun ekoizpena sarituko dugu. Ekoizleok izen emateko epea zabalik duzue gaurtik (abenduak 2) hilaren 12ra arte NOAUA! Kultur Elkartearen egoitzan.

SAN TOMAS AZOKAKO BABARRUN ETA SAGARDO TXAPELKETAK
Izen ematea
Azaroaren 2tik 12ra, NOAUA!ko egoitzan. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00/16:00-19:00. Informazio gehiago: 943 360 321.

Sagardo lehiaketa
Oharra: sagardotegiek ezingo dute parte hartu.
Partaide bakoitzak 8 botila ekarri beharko ditu, eta botila bakoitzeko 1,5 euro ordainduko zaio.

Babarrun lehiaketa
Partaide bakoitzak kilo bat babarrun ekarri behar du eta 12 euro ordainduko zaio.
Ezaugarri hauek hartuko dira kontuan:
-Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak...
-Kolorea: zenbat eta beltzagoa orduan eta hobeagoa.
-Berdintasuna: tamainaz, kolorez... elkarren berdinak izatea.
-Dizdira: berezko dizdira beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore...) estali edo aldatua izaten bada lehiaketatik kanpo geratuko da.
-Garbitasuna: partikula arrotzik ez izatea.

Sagardo/babarrun txapelketen sariak
1. saria 150 euro eta txapela.
2. saria: 90 euro eta kopa.
3. saria: 50 euro.