Euskararen Eguna

Euskara plazara atera du Udarregi Ikastolaren kalejirak

Noaua Aldizkaria 2019ko abe. 3a, 17:14

Euskararen Eguna goiz hotz honetan herrian barrena egin duen kalejira batekin girotu du Udarregi Ikastolak. Artzabalen zirela buruhandiak izan dituzte bisitan!

Ikasleak danborjole eta irakasleak dultzaina jotzen ikastolako patioari bi itzuli eman eta euskara lau haizeetara, plazara, herrira atera du goizean Udarregi Ikastolak. Ez du noski, edozein une hautatu horretarako; abenduak 3 ditu gaur, Euskararen Eguna dugu! 

Gernika ibilbidea, Mikel Laboa plaza, frontoia, Dema plaza, Errekatxiki eta Artzabal zeharkatu dituzte Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleek kalejiran. Artzabalgo zelaira heldu direnean nagusitu da urduritasuna, eta hasi dira korrikaldi eta ihesaldiak, Munalurra aldetik jaitsi zaizkien buruhandiekin.

Euskararen Egun honetarako Udarregi Ikastolak antolatu duen ekimen eskaintza zabalaren lekuko ondoko irudi bilduma: