Euskararen Eguna

“Euskararen Jai Hotsa” hitzaldi argigarria euskararen jatorriaz 19:00etan Potxoenean

"Euskararen Jai Hotsa" hitzaldia antolatu da asteazken arratsalde honetan (abenduak 4) 19:00etan Potxoenean. Euskararen jatorrira eramango gaitu saioak.

Nola sortu zen euskara? Zenbat urte ditu euskarak edo bestela esanda, zer adin du? Zergatik eta nola hasi zen erabiltzen? Zergatik ez du generoa? Nolatan ditu 24 aditz trinko? Euskararen sorburura, jatorrira eramango gaitu zuzen zuzenean abenduaren 4an 19:00etan Potxoenean antolatu den “Euskararen Jai Hotsa” hitzaldiak. “Euskararen jatorriaren korapiloa oso zaharra dela dakigu”, baina argitzeko bidean egon gaitezke. Hizlari lanetan arituko den Josu Urrejola, euskararen jatorriaren inguruko korapiloa askatzen lanean diharduen aditu talde bateko kidea da. Gai honi lotutako ikerketa lerro berri bat zabaldu nahi dute, gai honi ikuspuntu berri batetik heldu. Orain arte egin duten lanketa plazaratzeko lehen hitzaldia eskainiko du Usurbilen.