Udalbatzarra

Boliviako estatu kolpea salatu du udalbatzak

Noaua Aldizkaria 2019ko abe. 5a, 11:12

Bolivian izandako estatu kolpea gogor salatzen duen adierazpena onartu zuen udalbatzak azaroaren 28ko osoko bilkuran.

Testua EHBilduk eta PSE-k babestu zuten. Boliviako azken hauteskundeetan salatu ziren irregulartasunak adierazpen honetan aipatzen ez direnez, kontra bozkatu zuen EAJ-k. Dakizuenez, Evo Morales presidenteak dimititu egin zuen, “paramilitarrek eta militarrek behartuta”. Hilabete lehenago, herritarren %46aren babesa jaso zituen hauteskundeak errepikatzeko asmoa agertu zuen. Dimititu aurretik bere, gobernu kideen eta Boliviako hautetsi gehiagoren senideen aurkako erasoak izan ziren. “Egoera benetan larria eta konfrontazio zibilerako arriskua handia da”, adierazpenak ohartarazi dutenez, "izan ere, estatu golpea bultzatu duten indarrek errepresioarekin erantzuten ari zaizkio Moralesen alde antolatutako herritarrei".  

Egoera honen aurrean, Moralesen aurka altxatakoei “eskubide zibil eta politikoen errespetua eta gatazka negoziazio eta akordioaren bidez konpontzera dei egiten die”, injerentzia gelditu eta Boliviaren subiranotasuna errespetatzearekin batera. Babesa adierazten die presidenteari eta estatu kolpearen aurka mobilizatu eta errespresioa jasan duten herritarrei. Estatu kolpearen aurkako mobilizazioetan parte hartzera deitzen dituzte herritarrak.

Segidan duzue EHBilduk aurkeztu eta udalbatzak gehiengo osoz onarturiko mozioa osorik: