Zuberoako ikastolen aldeko otarrak eskatzeko azken asteburua

Noaua Aldizkaria 2019ko abe. 6a, 08:11

Abenduaren 8ra arte bidera ditzakezue eskaerak xiberokootarrakusurbil@gmail.com helbidera idatzita.

Euskararen biziraupena eta ikastolena bermatzeko Zuberoan bertan ekoitzitako produktuen otar goxoak eskatzeko aukera dugu Usurbilen, Nafartarrak taldekoen eskutik. NOAUA! bidez eska ditzakezue abenduaren 8ra arte edo xiberokootarrakusurbil@gmail.com helbidera idatzita. Abenduaren 15eko San Tomas Azokan jaso eta egin beharko dituzue ordainketak. Bestela, abenduaren 16tik 20ra NOAUA! K.E.-ren egoitzan.

Irati
Produktuak: ardi gazna (450 g), ahate gibela (125 g), bixkotx poltsa bat artisanala (150 g), eztia (500 g), euskal xerriki lukainkak (400 g), axoa xahalki xehatua saltsan (640 g).
Prezioa: 52 euro.

Ahüzki
Prezioa: 40 euro.
Produktuak: ardi gazna (450 g), ahate gibela (125 g), bixkotx poltsa bat artisanala (150 g), eztia (500 g), euskal xerriki patea (200 g), euskal xerriki odolkia (200 g).

Informazio gehiago: ikaskoli.eus