GPS eta orientazio ikastaroa gaur mendizaleen taldekoen eskutik, txangoa igandean Andatzara

Noaua Aldizkaria 2019ko abe. 10a, 08:21

GPS eta orientazio ikastaroa eta Andatzan barrena ibilaldia eta bazkaria antolatu ditu Andatza M.K.K.-k aste honetarako. Igandeko irteera osteko bazkarirako izen emateko epea zabalik duzue oraindik.

Astearte honetarako antolatu duten GPS eta orientazio ikastarorako abenduaren 6a baino lehen eman behar zen izena. Andatzako mendi buelta osteko bazkarirako abenduaren 11 baino lehen:

ANDATZA M.K.K.-ren EKINTZAK
Abenduak 10, asteartea
19:00 
GPS eta orientazio ikastaroa DYA-k Munalurran duen egoitzan. Doan.
Izen ematea: abenduaren 6ra arte andatzamkk@gmail.com helbidean.
Oharrak:
-Bakoitzak bere GPSa ekar dezake.
-Plaza kopuru mugatua.

Abenduak 15, igandea
8:00 
Mendi irteera Andatzan barrena, Oiardo Kiroldegitik abiatuta.
Ibilbidea: 20 kilometro (Uxue Trail luzea).
Ondoren, bazkaria Patri jatetxean.
Izen ematea: abenduaren 11ra arte andatzamkk@gmail.comhelbidean.
Oharrak:
-Plaza kopuru mugatua.
-Andatza M.K.K.-k antolaturiko txangoetan parte hartzeko ezinbestekoa da mendiko federatua izan eta aseguru txartela indarrean edukitzea. Federatu gabe dagoenari tramitea egiteko aukera eskaintzen du mendizale taldeak.

Informazio gehiago: andatza.com / andatza@hotmail.com
Antolatzailea: Andatza M.K.K.