Idatziz segidan, eta albiste honi atxikitako bideoan entzun eta ikus dezakezue 86 urteko gizona bertsotan:
Laurogeitasei urte ditut
daukat disgusto haundiya
martxan jarri dutelako
Zubietako erraustokiya
ke asko ateatzen da
gaiñea zuri zuria
hortik datorren haizia
ez da ba oso garbiya
gaixotasun asko dakar
baita ere minbiziya
gure biloba gaixuai
utzi diyoun herentziya
bertso hau kantatuko det
enteratzeko herriya
Gipuzkoako Aldundiak
dauka erru guztia"